Fatxadaren presentzia nabarmena gertatzen da Parte Zaharrean, Enbeltran kaleko perspektibaren hondoan baitago. Eraikuntza publikoa dela agerian jartzen dute sarrerako alboetan dauden bi habe joniar bikoteek, eta hiru husguneetara zabaltzen den balkoi kurrituko balaustradak. Erdiko husgunea, hiruki formako frontoiduna, da nagusia goialdean gainera indartua gertatzen da, atikoko galeriako habe joniarren erdian dagoen hiriko armarriarekin. Antzoki berri hau eraikuntza eklektikoa da, kutsu klasizista duena 1931n garai hartan Udaleko arkitektoa zen Juan Rafael Aldayk egina.
1930. urtean antzoki zaharra eraistea erabaki zuen Udalak, eta haren leku berean, eta izen berberaz, berri bat eraikitzea. 1926an, oso egoera txarrean zegoela-eta, itxi egin behar izan zen antzokia, lehenago, 1883an, José de Goicoak berritu zuen arren. Lehen antzoki hura 1844 eta 1845 artean eraiki zuen Joaquín Ramón Echevestek neoklasizismo isabelinoko estilo baten arabera.
cerrar