Santa Teresa komentua
Santiago de Semosiain, 1666

Elizak eta klausurako komentuak osatzen duten multzo hau, inguruko eraikinekin batera, Urgull mendiaren mazelean dago. Lekuak berez dituen zailtasunez gainera, multzoaren bizitzak gorabehera asko izan ditu sortu zenetik bertatik, eta 1666tik aurrera, Santiago de Semosiainek agintzen zuenetik "Iurra aterako zuela" eliza bat, klaustroa eta beste eraikinak egiteko, menditik harria ateratzeko lan garrantzitsua eginez. Karmeldarrek jasan behar izan dituzte, beste gauza askoren artean, babeserako gotorlekuetako lanak 1688an, 1678an, 1685ean, gazteluko bolborategiaren leherketa 1688an eta setioa 1813an; horregatik guztiagatik komentuak hainbat suntsitze eta berriztatze aldi izan ditu..

Lehen proiektua, Miguel de Elizalde maisu arkitektoarena, 1661 ekoa da. Komentuko eraikuntzak bi alditan eraiki ziren: 1670 eta 1691 artean eliza altxatu zen, bai fabrikaren eraikuntza, bai barnealdeen errematea, gurutze latinoko oinarekin eta apaingarririk gabe, baina XVIII. mendearen bukaeran erantsitako erretaula eta koadroekin. Garai horretakoa da orobat gangen eta estalkiaren arteko gela garaia deritzana. Bigarren aldian, 1703tik aurrera eta XVIII. mendearen hirugarren hamarraldia arte, patioak, klaustroa eta inguruko eraikinak egin ziren. Hori del a eta, interesgarria da hiruki formako patioa eta bi mailako klaustroa, oina ia koadroa duena eta oso neurri txikikoa, harlanduzko arkupe soil dotoreekin. Obra horietan Ordenako traza egileak parte hartu zuen, Fray Pedro de Santo Tomásek. .

XX. mendean ere aldatu da multzoa; aldaketa horietan garrantzitsuena dorrearen eta haren kanpandorrearen eraikitzea izan da. 1990etik aurrera, eliza zaharra eta baratze garaiak gorde dituzte mojek, zeinetatik hiria ikusten baiten, eta patioak, klaustroa eta behe mailako eraikinak berriz hiriak erabil ditzan utzi dituzte. José Ignacio Linazasoro eta Luis Sesé arkitektoek egindako proiektu baten arabera egin ziren berrikuntzak, eta hala komentuko gelentzat egokitu zen elizaren gaineko gela garaia, bi mailatan, korurako eta klausurarako sarrera duela Urgull mendia zulatuz sortu den atari berrian.

cerrar