Lekuan egoki txertatzen delako da batez ere aipagarria eraikin hau, Juan Carlos Guerrak 1920an proiektatua; oso irudi nabarmena eta garbia ematen du bere ezaugarri espresionisten bidez, Guerrak 1935ean Gloria kalean egindako etxebizitzen eraikuntzan berriz ere adierazi zuena.
Aquariumak forma indartsuak eskaintzen ditu arroketan euskarri dituen ezpondetan, eskuharrizko eraikin trinko bati dagozkion husgune, miradore eta balkoiekin.
Hori dela eta, nahasi egiten da eraikuntza Pasealeku Berriko horma euskarriekin; aldi berean, errematea eskaintzen dio Pasealeku Berriari badiaren gaineko terraza-miradorearekin, eta beste alde batetik portuko kaiarekin ere etenik ez sortzea lortzen du.
Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen aginduz eraiki zen. 1925ean eman zitzaion Elkarteari Itsasoko Jauregia eraikitzeko baimena, orduan Príncipe de Asturias pasealekua zeritzanaren lerroa inon ez gainditzeko eta obrak bi urteren epean bukatzeko baldintzekin; izan ere, garaitsu hartan ari ziren Biarritzen eraikitzen beste itsasoko jauregi bat, akuario eta museoarekin. 1928ko urrian inauguratu zen, han zeudela halaber Labezainen eta Arrantzako Patroien Eskola, lehenagoko egoitza kaiko San Pedro elizan zeukana.
Gaur egun erakusketa areto bat dago goiko solairuetan, Bizkaiko golkoko itsasgizonen bizimoduari buruzkoa, eta sotoetan ikus daiteke akuarioa bera.
SESÉ, L.: “ Guía de Arquitectura de San Sebastián”, COAVN, 1997, Donostia.
cerrar