Boulevard eta ekialdeko zabalguneko barrutia bi parte oso desberdinez dago osatua, eta izen bereziak ere baditu hirigintza definizioari dagokionez. Aurrenekoa, arrazoi osoz, Martín de Saracíbarrekin lot daiteke; bestea, Ekialdeko Zabalunea, Urumea ibaira iritsita, eskuin-ezkerreko jarraipena da, eta Don José de Goicoaren lana da. Izen guztiz garrantzizkoa da Goicoa Donostiako arkitekturetan, hemendik aurrera ikusiko denez.
Donostiar eztabaida ezagun hura, batere ereduzkoa ez dena, Arma Plaza eta Boulevardaren artekoa, hiria, joan den mendean, Boulevardaren zaleen eta Boulevardaren kontrakoen artean banatu zuena, Boulevard zaleen alde atera zen; Saracíbarren ideia beretu zuten haiek, nahiz eta gero oso aldatua gertatu, horixe izan baitzen agintariek zabalunea onartzeko Don Antonio de Cortázarri ezarri zioten baldintza. Esan daiteke klasizismoari modernotasuna nagusitu zitzaiola, eta gaur egun ezagutzen dugun Boulevardaren irtenbide honekin hirigintzako aukera handiak zabaldu zirela, hiria lehenbizi Ekialdeko Zabalunetik hedatzeko, eta Kursaalaren aldetik geroago.Hirigintza egoera behartzen hasten da eta orubeak hartzen dira rnaileguan Donostiako hirigintza, arrisku handiz, itsasoan sartzen hasten denean. 1881eko Ekialdeko Zabalunearekin aldatzen da hiriaren eta Urumearen ahoaren arteko antzinako erlazioa.
Hiriaren fatxadak aldaketa nabarmena jasaten du, eta aldi berean Parte Zaharraren eta Ekialdeko Zabalunearen giltzaduran egiten den eraikitze lan guztia bukatu gabea eta mugatua geratzen da. Esaten ari garena argitzeko, aski da gogoratzea zer nolako zailtasunak izan zituen antzinako rnonasterioak, gaur San Telmoko Museoa denak, bere aurreko fatxada berria Zuloagako Plaza aldera definitzeko, definizio formal gatzgabeko plaza izanik, fatxada eta arma patioa guztiz zabalik baitzeuden antzina Zurriola eta itsaso aldera.
Aldi hau, logikoa denez, eraikin publikoen arkitekturaz osatua da, hein handi batean harresi zaharrari, Urumea ibaiari eta itsasoari kenduriko parteak okupatzearen ondorioz sortua baita. Modu horretan planteatzen dira Antzokia, Hotela, antzinako Kasinoa, gaur egungo Udaletxea, Bretxako merkatua, etabar.
GALARRAGA, I.: “Guía de Arquitectura de San Sebastián”, COAVN, 1997, Donostia.
KIOSKOA
1906 Ricardo Magdalena
Musika kiosko modernista da, burdinaz eraikia, garai hartan gaurkotasun ezaugarritzat hartzen baitzen hori. Boulevardean dago, lore-alorrez, zolatu gabeko guneez eta antolamendu jakinik gabe landaturiko zuhaitzez osaturiko lorategi batean, eta kioskoa da bertako eraikuntza bakarra. Kioskoaren osagai aipagarrienak oina, forma eliptikokoa, burdin galdazko habeak eta Maumesean etxearen beirateak dira. Burdin xaflazkoa du estalkia, elipsoide moztu baten formakoa, eta hegal handi bat du, Boulevard guztian nabarmentzen den bolumen bat osatzen duela.
Ricardo Magdalena arkitekto aragoitarrak proiektatu zuen, 1906ko abenduko lehiaketan zazpi proiekturen artean harena suertatu zelarik irabazle, eta 1907an inauguratu zen. 1906ko leihaketako baldintzen arabera, harroin gisa ezarrita zegoen 7,30 x 11,80-ko oin eliptikoari egokitu behar zitzaion kioskoa, eta burdinaz eta beiraz eraikia izan behar zuen, zur eta zinkezko estalki batez eta hotsa egoki islatuko zuen sabai batez hornitua.
Hasieran zurezkoa izan zuen zorua, baina 1920an mosaikozko zola bat erantsi zitzaion, Juan Rafael Alday arkitektoak harroinean ezarritako hormigoizko egitura baten gainean.
cerrar