San Bizente parrokia
Miguel de Santa Celay eta Juan de Urrutia, 1507

Hiriko monumentu zaharrena da, obren hasierari dagokionez. Arkitektura ezaugarriak XV. Mendearen bukaeran eta XVl.aren hasieran Gipuzkoan ohikoak zirenak ditu. Eliza gotiko dekadentea da estiloz, eta hiru nabe ditu, alboko fatxadetan nabari ez den gurutzadurarekin, barneko epaian bakarrik antzematen dela. Erdiko nabea garaiagoa da besteak baino, eta kanpoaldetik arbotante txikiak ditu.

Eraikuntza kontratuak 1507ko data du, eta Miguel de Santa Celay eta Juan de Urrutia ageri dira eraikitzaileen aldetik.

Gurutzeriak 1574koak dira; 1576an bukatu zuten abside oktogonala Martín de Aguirre eta Martín de Mendiola maisu harginek, Miguel de Santa Celay arkitektoaren trazen gainean. Egungo erretaula nagusia 1583koa da, eta Ambrosio Bengoecheak egin zuen, Joannes de Iriarteren laguntzarekin Pasioko eszenetako tailuetan.

Elizaren lehen eraikuntzaren ondorengoak dira ataurre barrokoa, 1619koa, Domingo de Zaldúa maisu harginak egina, Juan de Umbarambek 1666an egin zuen sakristia eta koruko eskailera, 1784koa. XIX. mendearen erdialdean, orduan egin baitziren hiriko estoldak, elizaren zimenduak sendotu ziren. Urte haietan, 1856an, eraiki ziren elizako dorreak ere, Echeveste arkitektoak aurkeztu zuen laugarren proiektuaren arabera. 1891n forma erdioktogonaleko bataitegia eraiki zen, eta 1929an lau errosetoi zabaldu ziren.

Oquendo almirantea bataiatu zen bataiarria gordetzen da kanpoaldean, baina gaur egun dagoen lekura 1929ko berriztatzean aldatu zen.

cerrar