Bretxako arraindegia
Juan Rafael Alday, 1928

Eraikin bakartua da, Bretxako Azokarekin batera Ekialdeko Zabaluneko gune publikoa osatzen duena. Juan Rafael Aldayk eraiki zuen 1928an. Hormigoizko egitura batean oinarrituriko eraikina da eta sotoa, behe solairua eta goi solairua ditu osagai. Goi solairura igotzeko zurubi zabal batzuk ditu, eta horiexek dira, agian, eraikinaren elementu aipagarrienak. Antzina San Juan kaletik zuen sarrera arraindegiak, eta gaur egun ere zabalik du sarrera hori, baita hozkailuak gordetzen diren sotoetarako sarrera ere.

Fatxadak hareharrizko harlanduz eginak dira, behe solairuan, eta hareharrizko eskuharrizkoak gainerako alaletan, horma oin eta solairu nagusiaz osaturiko eskema klasikoaren arabera daude antolatuta. Pilare laukituek ordena trinko bati jarraitzen diote eta elementurik zurrunenetan, horma oinetan eta ertzetan, harlandu irtenak daude, erpin biribildukoak. Zurubi nagusiko dorreak, halere, beste ordena bati jarraitzen dio, bolumen nagusitik at dagoen pieza baten modura gelditzen dela horren ondorioz.

Arraindegiaren eraikinak kontrastea egiten du ingurunearekin, fatxadaren osagaien eskala eta neurria dela eta. Ez hainbeste eraikinaren neurriagatik, baizik eta leihoen neurri handiagatik eta batez ere, ordenaren altuerarekin alderatzen bada, pilare laukituen artean edo habe arteetan duen zabaleragatik. Bretxako Azokak baino askoz ere proportzio zabarragoak ditu arraindegiak.

SESÉ, L.: “ Guía de Arquitectura de San Sebastián”, COAVN, 1997, Donostia.

cerrar