Urgull mendia
Hércules Torrelli, XVIII mendea

Hiriaren gotortzeak, itsasoari begira zuen kokagune bereziagatik, salerosketa eta muga lekua zelako egin zenak, XII. mendean du jatorria. Seguraski Antso Handia Nafarroako erregeak parte hartu zuen gaztelu baten eraikuntzan, mendiko lekurik gorenean. Barruti hesitua zabaldu egin zuen 1529 inguruan Villaturriel komandanteak. 1719an Berwickeko dukeak hartu zuen gaztelua. XVIII. mende bukaeran Torrellik berregin zuen, eta berriz ere frantsesen esku geratu zen 1794an. Napoleonen gerren garaian haren mende egon zen 1813 arte, eta orduan gudaroste ingelesak jabetu ziren mendiaz, Graham kondearen agintepean hiria ostu eta errez batera. Gaztelua modernoagotu egin zuten gero, Lejio Ingelesa bertan egon zen I. Karlistaldian, eta, 1955ean, Jesusen Bihotzaren estatua ezarri zen mendixkako leku gorenean.

Urgull mendiaren alderdi garaienean dago gaztelua, mendi gaina osorik kurritzen duen defentsa lerro baten erdian, batez ere lehorrari begira. Gazteluak dorre handi bat du, Macho deritzana, eta plataforma zabal bat. Defentsa lerroaren muturretan daude, Erreginaren bateria eta Printzearena, hesi zulodun batek babesturiko bide batek lotzen dituela biak.

Bateria nagusiak, Miradorekoak, Urumea ibaiaren aho alderako noranzkoa du, itsasoaren gainetik 59 metrora. Beste rnuturrean, Damen bateriak babesten du portua. Santa Kruzeko bateria, uhartearen parez pare, badiaren sarrerari begira dago, eta iparraldean, itsasoaren parean, Bardokaseko bateria dago.

cerrar