José de Goicoari egozten zaio proiektu hau. Goicoa arkitektoa Donostian jaio zen 1844. urtean, eta oso lan handia egin zuen hiriaren hazkundean, eraikuntza eta hirigintzako plangintza askotan parte hartuz. 1869an bukatu zituen ikasketak,, eta Nemesio Barrioren laguntzaile zen, 1877an haren lekua hartu zuen arte udal arkitekto eginkizunetan, eta postu horretan egon zen 1909 arte.
Antzinako Gobernu Militarra helburu horrekin eraikitako eraikina zen, Udalak XIX. mendean utzitako orube batean kokatua. 1995az gero Udalaren jabetzako aretoa da.
Oso kokagune esanguratsua du, Parte Zaharreko eraikuntzen ertz batean, porturako kantoian bertan. Bolumen askea da, eta bi noranzko desberdineko konposizioa du. Harlanduzko fatxadak ditu, irizpide neoklasikoen arabera antolatuak, aurrealdea hiru partetan banatua duela; alboko bi parteak erdikoa baino garaiagoak dira, solairu bat gehiago baitute, kanpotik atikoak diruditela. Estilo akademikoa du, kalitatez burutua husguneen proportzioan, zeinetan bestalde molduren, erlaitzen eta frontoien profil zizelatuak nabarmentzen baitiren, eredu klasikoen arabera forma makur eta aldapadunekin txandakatuak.
Obra honetan agertzen da ondo Goicoa izan zela, garai hartan hirian lanean ari ziren arkitektoen artean, zehaztasun klasizista edo akademiko handienekoa.
SESÉ, L.: “ Guía de Arquitectura de San Sebastián”, COAVN, 1997, Donostia.
cerrar