Portuko lehen kaien eraikuntza, edo zehatzago, Urgull mendiari erantsia dagoenarena, XVI. mendearen bukaera aldean hasi zen, Santa Katalinako Itsagizonen Kofradiaren ekimenez, haiek aldatu baitzuten ibaiko portua beste leku babesago batera.
9tik 15erako etxebizitza multzoa portu honen ezaugarri esanguratsu gisa agertzen da, eraikuntzaren batasuna dela eta: noraznko bakarra du, eta bizkarra emanez mendiari, luzera osoan pilareen erritmo etengabea eskaintzen duen fatxada mota bakarra. Aterpe hauek dira berez portu baten jardun berezkoen lekua, arrantzari dagokion guztiarekin. Fatxadetako koloreen ugaritasunak arrantza ontzien koloreen eragina edo kutsua izango du seguraski, eta zeramika beiradunek berriz uren isla jarraitzeko eta zabaltzeko balio dute.
Lerro horretan dago Mariren oroitarria, José María Zubía arrantza patroia zenarena. Adore handiko gizona izanik, itsasoan hil zen urak zeraman ontzi baten laguntzan. Multzo neoklasikoa da, Jacinto Mateuk 1901ean egina.
SESÉ, L.: “Guía de Arquitectura de San Sebastián”, COAVN, 1997, Donostia.
cerrar