Trinitate plaza
Peña Ganchegui, 1963

Peña Ganchegui arkitektoak eraiki zuen 1963an, harresiak eraitsi zireneko mendeurrenean. Egilearentzat, plaza hau espazio publikoko obra sail baten hasiera da.

Osagai desberdinen topalekua gertatzen da plaza, gehienetan atzealdea ageri dutela, hala San Telmoko Monasterioaren absideak eta Santa Mariako Basilikakoak, edota Urgull mendiaren mazelean eraikitako maila desberdinek.

Hasierako baldintza horiek partekako irtenbideak, loturak eta topaguneak sortzen dituztenak, eskaintzen ditu proiektuak, halako eran non ematen baituen lehendik ere han zeudela, leku honek eskatzen zuen bilakaera logiko eta naturala baitirudite. Mailen zokalo jarraituak, bola-tokiak eta frontoiak lotzen dituzte eraikuntzak eta izadia plazaren plano horizontalarekin. Udalak ezarritako herri kirolen egitaraua, leku honetan bertan egiten baitziren lehenago ere, horixe erabiltzen du egileak perimetroko eraikin sail bat jartzeko, ertzen euste zentzuarekin.

Plazaren eraberritzeak bere horretan gordetzen du lehendikako eraikinek eta izadiak plazarekin elkartzean ematen duten irudi sendoa, harrizko bolumen astun eta masa handiko multzo baten modura.

cerrar