Objektua objektuagatik : ohiko museoaren inguruan 9 gogoeta
"Museoko objektua"
Bildumazaletasuna —museo modernoaren hazia eta Bitxikerien Kabineteen sorburua— pilatze konpultsiboz eta bakarkako atseginerako sortu eta garatu zen, espiritu sakralizatzaile eta fetixistak bultzatuta. Ikuspegi horretan, objektua, bere balio materialaren, exotismoaren, antzinatasunaren eta edertasunaren arabera, helburua da berez, eta ez bitartekoa.
Ondare-objektu orok hainbat esanahi ditu, baita, beraz, hainbat balio ere, hala nola balio sinbolikoa, balio ekonomiko hutsa eta balio historikoa eta estetikoa, besteak beste.
Ondarea: “historiaren bitartez oinordetzan hartutako ondasun edo testigantza guztiak (materialak eta ez-materialak), kolektibitate jakin batenak direnak, haietaz gozatzera eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzera bideratuak”..
Museoratutako objektuek beren jatorrizko esanahia galtzeko arriskua dute ikuslearekin komunikatzea lortzen ez badute eta erakusgarri jarri dituen profesionalak edo gutxiengo jakintsu batek soilik deszifra baditzake.
Museoak ezinbesteko heriotzatik salbatzen du objektua, eta berezkoa ez duen testuinguru arrotz batera eraman: erakusketara.
Ia objektu guztiak polisemikoak dira, eta haien esanahia eta haien mezua ulertzeko aukera honako hauen baitan egongo da: non eta nola kokatzen ditugun eta beste objektuekin dituzten loturak.
Bildumetara sentikortasunez hurbiltzea da ikaskuntzarako lehen urratsa. Pieza multzo batek ikuslea liluratzea lortzen badu, ikusleari pieza horien esanahi, ezaugarri eta loturei buruz gehiago jakiteko grina pizteraino liluratu ere, lehentasuna eman behar zaien balio estetiko ala kulturalei buruzko eztabaida buka liteke.
Ondarea dinamikoa da, eta horren bilakaera lasterra eta etengabea da gaur egun; komunitatearen memoria da, eta, beraz, museoak zaindu egin behar du, dagokion zeregin sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalari euts diezaion.
Gaur egun, ondarearen nozioak beste dimentsio batzuk hartu ditu: