San Telmo Memoriari eskainitako Gizarte Museoa izango da.
San Telmo Museoarentzat norbanakoa da diskurtsoen protagonista, norbanakoa gizartean; objektuak norbanakoen bizitza sozialaren lekuko bihurtzen dira. Fenomeno hori dela-eta museoa bildumatik gizakira, objektutik ideiara eta ideiatik diskurtsora igaro da. Gizarte Museoaren helburua ez dira objektuak, baizik eta pentsatzeko moduak, bizimoduak eta balioak, eta haiek sortu dituen gizartea.
Orainaldia ulertzea eta etorkizuna eraikitzea iraganaren ezagutzatik abiatuta.
Gure iragana ezagutzen dugu:
Historiaren bitartez —bizirik dagoen iragan gisa ulertua— eta Memoriaren bitartez —bizirik ez dagoen iragan ahaztu baina nahitaezko gisa ulertua.
Erakusketa iraunkorra memoria eraikitzeko gunea izango da, horri esker orainaldia argitu, kontzientzia historikoa suspertu eta etorkizunari begiratu ahal izango diogu, ez itxaron behar dugun zerbait izango balitz bezala, baizik eta eraiki dezakegun zerbait izango balitz bezala.
Nortasunari buruz berriz hausnartzea.
Nortasun aldakor gisa ulertua, eraikitzeko bidean dagoena, plurala, heterogeneoa, mestizoa.
Ez dago aldakorra ez den gizarte eta nortasunik, eta horregatik museoak nortasunen iraunkortasunaren irudipena bultzatzen baino nortasunak eraikitzen lagundu behar du.