Museo berri bat:

San Telmo museoa berritu egingo da, etorkizunean Memoriaren Museoa izateko. Gizartearen interpretazioari eskainitako Euskal Herriko museorik handiena izango da —10.600 m2 .

Museo berria kultur-ekipamendu berritzailea izango da: museoa izateaz gain, kultur-zentroa, jakintzaren zabalkunderako eta pentsamendua sortzeko gunea ere izango da.

Gizarte Museoa izango da. Museoaren diskurtsoa ez da museoaren bildumen inguruan eraikiko, baizik eta diskurtsoak sortu dituen gizartearen inguruan, gizarte horren galderen eta ametsen inguruan.

Memoriaren Museoa orainaldia ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko tresna izango da, betiere iraganaren ezagutzatik abiatuta.
San Telmo
Gakoak

Ondare- eta kultura-funtzioa
San Telmo Museoa bildumak eskuratzeko, kontserbatzeko eta erakusteko zentroa izango da. Kultur zentro gisa, gizarte gaien inguruan hausnartzeko gunea izango da.

Garaikidetasuna
San Telmo Museoa iragana eta orainaldia ulertzeko tresna izango da, museoa ezin baita iragana erakustera soilik mugatu eta garaikidetasunaren eztabaidetara irekita egon behar du..

Herritartasuna
Etorkizuna gaur eraikitzen delako, San Telmo Museoak herritarrari bizi deneko munduan esku hartzeko tresnak eskuratuko dizkio.

Hausnartzea
San Telmo Museoak informazio-museoa gaindituko du eta gogoeta bultzako du bisitariei euren gizartearen ezaguera propioa eraikitzeko aukera emanez.

Diziplina-aniztasuna
Objektu oro polisemikoa denez, San Telmo Museoak gai guztiak hainbat ikuspegi, perspektiba eta diziplinatatik aztertuko ditu.

Esperientzia
San Telmo Museoan esperientzia emozionala, sedukzioa, jolasa, ustekabea, aisia eta abar izango dira ikasteko iturriak.