Etorkizuneko erakusketak:
Elkarrizketak, Erakusgarriak, Arrastoak
Erakusketa iraunkorrak 3.200 m2-ko azalera hartuko du. Errealitate kolektiboari buruzko hainbat hurbilketa eskainiko ditu, gizartearen deskribapenetik, azterketatik eta interpretaziotik abiatuta.
Erakusketa iraunkorra 3 erakusketa-tipologiak osatuko dute. Gai bakarrari buruzko hiru ikuspegi ezberdin: memoria kolektiboaren funtsak arakatzea.
Erakusketa iraunkorrak
Nortasun erakusgarriak, euskal gizartearen alderdi erlijiosoak, kulturalak, sozialak eta produktiboak erakusten dizkio bisitariari.
Elkarrizketak, erakusketa tematikoa izango da. Horren xedea ez da Artearen Historiaren inguruan ibilbidea egitea, baizik eta ibilbide hori Artearen inguruan egitea, lanik adierazgarrienen aukeraketa zorrotz baten bitartez.
Arrastoak Memorian, euskal gizartearen eraikuntza-elementuak aurkezteko gunea izango da: lurraldean gauzatu diren jardunak denboran zehar, arrastoak, tradizioak, testigantzak, pentsamoldeak, gizarte-egitura, egitura politikoa eta ekonomikoa.
Norberarena, aniztasuna eta garaikidetasuna
San Telmo nazioarteko erakusketa-produkzioko zirkuituetan sartuko da. Horretarako 2.000 m2-ko azalera izango du.
Aldi baterako erakusketak: lan-ildoak:
Norberarena, gertakizunak berrirakurtzea, gure iragana berrinterpretatzea eta orainaldia aztertzea.
Aniztasuna, munduko kulturei —gertukoak eta urrunekoak— zuzenduriko begirada puntualak, denboran eta espazioan.
Garaikidetasuna: gaurkotasunari loturiko gaiak, museoek, jakintza irudikatzen duten gune publikoak diren aldetik, gaurkotasunak eragiten dituen eztabaidetara irekiak egon behar baitute, eta elkarrizketarako, eztabaidarako eta ideia-erkaketara irekitako gune gisa eratu.



Argazkiak: k6