Ez dugu agur esaten, aldi baterako etxe-aldaketa besterik ez da izango. San Telmo eraikinak 2009an amaituko den eraldaketa sakona jasango du. Bitartean Santa Teresan jarraituko dugu lanean, honako arlo hauetan:
- museo berriaren proiektua
- Hiriko historiari buruzko Urgull mendiko erakusketa
- ondarea berreskuratzea, kontserbatzea eta ikertzea
- ikasleei programa didaktikoak eskaintzea
- beste hainbat jarduera: erakusketak, hitzaldiak, eguberritako tailerrak, ...