Jarduera hau arkitekturako ikasleek hiriaren etorkizunaren inguruan eginiko proposamen arkitektonikoetan oinarritu zen, hiriaren egungo arkitekturari buruzko gogoetatik abiatzen zen tailer baten testuinguruan.
Helburua forma urbano berriak sortzea eta haien inguruan gogoeta egitea zen, abiapuntutzat harturik hiri konplexutasunaren, gizarte berrikuntzaren eta aldaketa ekonomiko, sozial eta kulturalak ezaugarritutako etorkizun ideal batean sor litezkeen biztantze modu berrien analisitik abiatutako gizarte dinamikak.
Proiektu hau Donostiako lurraldeari buruzko gogoeta baten barnean kokatu zen, eta hirigintza eredu berriak sortzera eta gaur egungoak birpentsatzera bultzatu zituen tailerreko ikasleak, beste paradigma batzuetatik abiatuta. Eredu berri horietan, hiri eremua eta landa eremua jarraitutasun gisa ulertzen ziren, ez aurkakotasun gisa, eta gizarte konplexutasuna hartzen zuten beren baitan, lantalde bakoitzak iritsi nahi zuen lekuraino, hain zuzen.
Ikuspegi analitiko batetik, ikasleek gogoeta egin behar izan zuten hiriaren gaur egungo problematikari buruz, edo etorkizunean ziurrenik izango duenari buruz. Hortik aurrera, hainbat ideia proposatu zituzten, beren ustez hiriaren garapenean aurrerapausoa ahalbidetu, hiria bera aberastu eta etorkizunerantz proiektatuko zutenak. Ikasleen proposamenak audio formatuan jaso eta jendaurrean ipini ziren aretoaren kanpoaldean, “200 urteko hiria” erakusketako parte gisa.
Horrela, erakusketak, hiriaren iraganari buruz ez ezik, etorkizunari buruz ere gogoeta egitea proposatzen zion ikusleari, arkitekturako ikasleen proposamenei esker.
Tailerraren programazioa
Urriaren 16
“Lurraldearen kudeaketa eta haren konplexutasunak”. Koldo Telleriaren txostena.
Urriaren 23
“[no-res], vida y muerte en tres actos” dokumentalaren proiekzioa eta tailerra.
Moderatzailea: Juanjo Diaz (Creative Commons festival jaialdiko zuzendaria). Gonbidatuak: Angel Martin eta Juan Martin.
Urriaren 24
Tailerra Xavier Artigasekin eta ideiei forma ematea bideoa egiteko.
Talde bakoitzak bere bideoaren ardatz izango den gaiari buruz duen ideiaren azalpena entregatzea.
Tailerrean aztergai hartuko diren eremuen fitxa entregatzea.
Urriaren 30
Laneguna tailerreko ikasleentzat.
Urriaren 31
Taldeen 2 minutuko bideoak entregatzea.
Azaroaren 12
Erakusketa San Telmo Museoan.
cerrar