NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum izango dira Museo Bikoitza programan arituko diren hurrengo artistak

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum izango dira Museo Bikoitza programan arituko diren hurrengo artistak

  • Ostirala, 2021(e)ko Uztaila(r)en 30-(e)an

San Telmo Museoak iragarri du Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatuak Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum izango direla, Jose Mari Zabalak hala hautatuta.  

Museo Bikoitza programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Zabalak 2001. urteaz geroztik bikote artistikoa osatzen duten Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum hautatu ditu eta hurrengo urtebetean beraiek arituko dira Museo Bikoitza proiektuan lanean.

Jose Mari Zabalak bere aukeraketaren zergaitiaren inguruan dio, laburbilduz, “haien ekoizpenaren berezitasun baliotsua errutinetan egindako desmarkatze eta birdoitze batzuen emaitza dela esan daiteke. Errutina horiek ezagunak eta mugiezinak direla uste izaten den arren, Iratxek eta Klaasek berriz aztertzeak batuketa biderkatzea eragiten du”.

Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum
Iratxe Jaiok (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas van Gorkumek (Delft, Holanda 1975) bikote artistikoa osatzen dute 2001etik. Gaur egun Rotterdamen (Holanda) bizi dira. Euskal Herriko hainbat proiektutan lan egin dute, eta testuinguru hori sakonki ezagutzen dute.

Bere praktika arkeologia esperimentalarekin alderatu daiteke. Existitzen diren objektu eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, horiek bereganatuz eta beste testuinguru batean erreproduzituz. Hainbat lanetan, ondare deserosoan jarri dute arreta, hala nola Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko inskripzio polemikoetan, edo hiru soldadu alemaniarri eskainitako Gerra Zibileko monumentu abandonatu batean. Horrela, artearen esparrutik, mugiezinak diruditen gaiei buruzko irakurketa alternatiboak dituzten 'su-eten espazioak' izenekoak irekitzen dituzte.

Beren diziplinatik haratago doan interes batekin, arkeologia, soziologia edo aktibismoaren alorretako pertsonekin elkarlanean aritu dira. Artearen eta gizartearen arteko harremana aztertzen eta birdefinitzen dute, arteak interes sozialeko hainbat gaitan izan dezakeen papera ez ezik, horiek artearen esanahian eta balioan duten eragina ere balioetsiz.

Erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan parte hartu dute, besteak beste, Gasteizko Artium Museoan; Bartzelonan, DNA Platform; Bordelen, FRAC-Akitania; Leonen, MUSAC; Donostian, Tabakalera; Vienan, Kunsthalle Exnergasse; Bartzelonan, Fabra i Coats; Amsterdamen, De Appel; eta Stockholmen, Konsthall C.

Era berean, San Telmo museoarekin ere harremana izan dute, Suturak (2014) eta 1966 | GAUR KONSTELAZIOAK | 2016 (2016) erakusketetan parte hartuz.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: