AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Museoko APPak

San Telmo Museoa

San Telmo Museoa APP

Jaitsi doan

Aplikazioa zure mugikorrera edo tabletara

Disponible en Google Play       Disponible en la App Store

Aplikazio honek museoaren erakusketa iraunkorrean zehar gidatuko zaitu, audiogida baten gisa. Baina horrez gain, informazio osagarria ere ematen du irudi, testu eta mapen bidez. Bi ibilbide eskaintzen ditu: luzeak bi ordu inguruko bisita proposatzen du eta ikuspegi zabala ematen du; laburrak, aldiz, ordubeteko iraupena du eta lehenengoaren interes puntuen aukeraketa bat biltzen du, ikuspegi orokorragoa eskainiz.

App-a erabiltzeko aukera bat da norberaren gailuan deskargatzea eta ibilbidea konexiorik gabe egitea; beste era bat da, ezer instalatu gabe, erakusketan markatuta dagoen puntu bakoitzean jarritako QR kodearen bidez informazioa ikustea. Lau hizkuntzetan dago eskuragarri: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta inglesez.

APP San Telmo Museoa
APP San Telmo Museoa
APP San Telmo Museoa
APP San Telmo Museoa

Second Canvas San Telmo Museoa

San Telmo Museo. Second Canvas APP

Laguntzailea: Fundación Michelín

Jaitsi doan

Aplikazioa zure mugikorrera edo tabletara

Google Play-en eskuragarri       App Store-n eskuragarri

Second Canvas San Telmo Museoa aplikazioak San Telmo Museoko arte bildumak era berritzailean deskubritzeko balio du; haren bitartez, artelanen detaileak bereizmen oso handiz aztertu ahal izango dituzu eta bisitatzen dituzun obrak hobeto ezagutu eta interpretatu.

Artelanak Bilduma Historikoa eta Modernitatearen hasiera aretoan daude ikusgai eta, ibilbide baten bitartez, azken sei mendeetako pinturaren bilakaera erakusten dute, bi gairen inguruan: erretratua eta paisaia.

Tresna ezin hobea da konpainian artea deskubritu eta disfrutatzeko, eta euskarri didaktiko oso praktikoa da ere irakaskuntzako profesionalentzat.

Aplikazioaren hasiera Android-en
Obraren bereizmen handiko irudia
Obraren deskribapena
Obraren xehetasun bat

Urgull

San Telmo Museo. Urgull APP

Laguntzailea: logo cristinaenea

Jaitsi doan

Aplikazioa zure mugikorrera edo tabletara

Google Play-en eskuragarri       App Store-n eskuragarri

Urgull aplikazioa tresna aparta da Donostiako mendiaren ondare historiko eta naturala ezagutzeko. App-ak zailtasun gutxiko ibilbidea proposatzen du gaurdaino iritsi diren bide eta gotorlekuen egitura aurkezten duena. Gainera, espezie naturalei, begiratokiei eta museoaren bildumako argazki zaharrei buruzko azalpenak ere ematen ditu.

Ibilbidea San Telmo Museoan hasten da eta app-a deskarga daiteke, instalatu ondoren konexiorik gabe funtzionatzen duena.

Ezagutu Urgull
Ezagutu Urgull
Ezagutu Urgull
Ezagutu Urgull

Gainera, gogoratu gure webgunea mugikorretik ere bisita dezakezula

Erakusketak eta San Telmo Museoaren Agenda zure mugikorrean
Donostiako eskulturen Atlasa zure mugikorrean

CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: