NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

El libro como medio impresionista

Magali Avezou

  • classic
  • Apirilak 27 - Apirilak 28 | 10:00-14:00 / 16:00-20:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Prezioa: 120 € EUR

Hizkuntza: Gaztelania

Fotoliburuetan narrazioak sortzeko erabiltzen diren estrategia estilistikoetan oinarritzen da ikastaroa. Zuriak errepikapenak, flash-backak, formatuak, odolezko inpresioak... liburuak aukera asko proposatzen ditu argazki-proiektu bat erakusteko. Parte-hartzaileen proiektuetatik abiatuko da tailerra, eta estrategia horiek aztertzen dituzten ariketen bidez lan egingo da, dagoen narrazio-proposamena indartzeko edo birkonfiguratzeko, proiektu bakoitzari dagokion gramatika sortuz.

Lehenengo goiza Gabriela Cendoyaren bildumako liburu sorta bat begiratzen eta erabilitako estrategiak aztertzen emango da, baita bakoitzaren proiektuak taldean azaltzen ere. Lehenengo arratsaldean banakako ariketak egingo dira, eta egunaren amaieran talde-errepasoa egingo da.

Bigarren egunean, narraziorako eta lay-out indibidualak sortzeko motifs egokienak aukeratuko dira.

Tailerraren zuzendaria Magali Avezou izango da, Artxipelago proiektuaren sortzailea, argazkigintzan eta arte-argitalpenetan oinarritutako estudioa. Magali irakasle elkartua da Istituto Europeo di Design-en (Italia) eta Sciences Po-n (Frantzia). Liburuak sortzeko, proiektuak garatzeko eta unibertsitate, jaialdi eta galerietarako ikastaroak ematen ditu, hala nola, Royal College of Arts, Flowers Gallery eta Rencontres d 'Arles. Argazkigintzako aldizkarietan parte hartu ohi du.

Informazio praktikoa:

  • Iraupena: 16 ordu
  • DKko bazkideek % 10eko deskontua izango dute matrikulan eta ikasleek % 25ekoa.
  • Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira 943 481580 telefonora deituz martxoaren 31era baino lehen.

 

Eskaintza berezia:

Magali Avezouren tailerrean matrikula + Jason Fulford-en tailerrean matrikula (ekainak 1-2) 240 €ko prezio bakarrean + dagokion deskontua.

 

Gabriela Cendoya Bergareche Collection programaren barruan dago jarduera hau.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, GCBC

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: