NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Jazzaldia

Marta Sánchez

Marta Sánchez (pianoa)

Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi utzi zuen arrastoa New Yorkeko eszenan, bere musika sortzaile, garaikide eta originalarekin. Gainera, azken urteotan, nazioarteko aintzatespena lortu du. Izan ere, gaur egungo Jazzean nabarmentzen hasitako pianista interesgarrienetako bat da.

Sánchez, Fulbright beka bati esker, New Yorkera joan zen 2011n, NYUn Jazz Pianoaren Interpretazioko Masterra egitera. Harrezkero 4 disko argitaratu ditu bere boskotearekin: Partenika (2015), Danza Imposible (2017), El Rayo de Luz (2019) eta SAAM (Spanish American Art Museum) (2022). Guztiek kritika eta prentsa estatubatuarraren laudorioak jaso zituzten, besteak beste, hauenak: The New York Times, Wall Street Journal, Fresh Air, WBGO, DownBeat, All Music eta All About Jazz.

Sánchezek birak egin ditu Estatu Batuetan eta Europan zehar, eta agertoki eta jaialdi ospetsuetan aritu da, besteak beste Madrilgo Jazzaldian, Eurojazzean Mexiko Hirian, Eurojazzean Atenasen, Gasteizko Jazzaldian, Winter Jazz Festivalen New Yorken, eta Nikaragua, Guatemala eta beste leku batzuetako festibaletan. Estatu Batuetan, klub ezagunetan aurkeztu da, besteak beste, Dizzy ‘s Club, Jazz Gallery, Village Vanguard, Birdland, Blue Note, 55 Bar, Smalls…

 


baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: