NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Musika Garaikidearen XIV Zirkuitua

Jabi Alonso AmetsOLAK

San Telmo Museoan egingo diren zirkuituko hiru kontzertuetako lehenengoan, Ametsolak taldea izango da protagonista: Maddi Arana biolin-jotzaileak, Estíbaliz Oraá biolontxelo-jotzaileak eta Javier Sagastume ikus-entzunezkoen teknikariak osatzen dute, Jabi Alonsoren zuzendaritza artistikoarekin. Azken honek errepertorioan erreferentzia diren perkusio lan batzuk hartu eta txalapartaren eremura eraman ditu. Sabin Bikandi, Andrew Ford eta Sergio Gutierrezen beste lan batzuekin batera interpretatuko dira sorkuntza hauek.

Txalaparta, jatorri ezezaguneko instrumentua, egituran erraza (egur zati batek beste egur bat jotzen duena) baina soinu ahalmen handia duena, kontzertu honen soinu gidaria izango da. AmetsOLAK euskal kulturaren musika-tresna oso erakusgarria den txalapartara, ikuspegi ezberdin bat baita errepertorio berri bat ere hurbiltzen du.

Jabi Alonso, txalaparta, marimba, pandero karratua
Ainhoa Gutiérrez txalaparta
Maddi Arana, biolina
Estibaliz Oraá, biolontxeloa
Javier Sagastume, bideo

Egitaraua

Enbor jauzia
Ez da galduko, Jabi Alonso / Sabin Bikandi
Euskal oholak, Jabi Alonso
To the gods of rhythm, Nebojsa Jovan Zivcovic / Jabi Alonso
Composition in blue grey and pink, Andrew Ford
Holandarrak, Jabi Alonso

Aizkorak
Amalurrari, Frederic Rzewski / Jabi Alonso
Txalaparting, Jabi Alonso
La Tía Gora, Sergio Gutiérrez
Desfaseak, Jabi Alonso
Rosarena, Jabi Alonso

Sarrerak: bazkideek % 10eko deskontua izango dute.

Antolatzen du:

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: