NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Familientzako tailer bereziak hiruhileko agendan

  • Asteazkena, 2022(e)ko Urtarrila(r)en 19-(e)an

Urtarriletik martxorako San Telmoko familientzako eta haurrentzako jarduera agendak programa berezia dakar.

Oraingo honetan, museoko erakusketek paper garrantzitsua izango dute antolatutako jardueretan. Adin desberdinetara zuzenduak (5 – 12 urte arte) Baginen Bagara. Ikasi eta sortu 4 saioko zikloa egiten ari gara, Baginen Bagara. Emakume artistak: ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketan oinarrituak. Bestalde, Aran Santamaríak eskainiko dituen Rosa Valverde. Arte kaxak. Cajas de arte tailerrek izen bereko erakusketa (urtarrilaren 27an irekiko dena) dute oinarri. Azkenik, museoaren erakusketa iraunkorra ere protagonista izango da Ondarea tailerretan (Ondarea: Itsasoa eta Ondarea: Lurazpiko altxorrak) itsasoa eta arkeologia, hurrenez hurren, jorratuko dituztenak.

Bestalde, 1 eta 4 urte arteko txikientzako zuzendutako tailerrak bueltan dira. Sardiñak Mara Mara, Naiara Palaciosen eskutik, koloreak lantzeko tailerra martxoaren 19an eta 20an eskainiko da (egun bakoitzean bi saio).

Inauteriak, bestalde, Istorioak eta mozorroak-rekin ospatuko ditugu otsailaren 26an.

Hiruhilekoaren amaieran, martxoaren 26an, Zubilanak eginez: mitologiari so, Ixabel Milleten ikuskizuna eskainiko da. Txotxongilo ikuskizun honetan euskal mitologiaren pertsonaiak ezagutuko dira mitoen gaineko begirada moderno eta gaurkotuarekin.

Tailer guztiak larunbatetan dira, 17:00etan, euskaraz, eta besterik adierazi ezean, izen-emateak irekita daude.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: