NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Baginen Bagara, San Telmoren aldi baterako erakusketa berria

  • Ostirala, 2021(e)ko Azaroa(r)en 26-(e)an

Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa komisario gisa, azaroaren 27an publiko orokorrarentzako irekiko da, 2022ko martxoaren 13ra arte. 

San Telmo Museoak Baginen bagara. Artista emakumeak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketa aurkeztu du. Erakusketak, Gordailua eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan egin dena, artearen historian emakume artistek izan duten presentziari buruzko hausnarketa egiten du.

Baginen Bagara erakusketa orain dela 2 urte sortu zena, proiektu luze baten gailurra da. San Telmo Museoaren interes batetik sortu zen, izan ere, museoak, berdintasuna bere lan ildoetako bat izanik, aztertu eta bildu nahi zuen nolako presentzia eta garrantzia zuen emakumeek egindako arteak museoaren beraren bildumetan. Hasieratik argi geratu zen beharrezkoa zela ikerketa hori zabaltzea eta Gordailuan bildutako obrak ere aintzat hartzea –Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoak, alegia–. Horri esker, eta komisariotza lanetan aritutako Haizea Barcenillak eta Garazi Ansak egindako ikerketa lanari esker, hobeto ezagutu dugu nola eraiki diren Gipuzkoako bilduma publikoak eta zer-nolako ikusgaitasuna izan duten emakumeek halakoetan.

Bi bilduma horietaz gain, Kutxa Fundazioaren obra batzuk ere bildu dira erakusketan, premiazkoak direnak emakumeek egindako arteari buruz hitz egitean lehiaketek hainbat urtez izandako zeregina islatzeko, eta, zehazki, "Pintoras de Guipúzcoa" lehiaketaren eragina erakusteko.

Pribilegioa izan da bi erakundeekin eta haien bildumekin batera lan egin ahal izatea eta, zalantzarik gabe, Gordailua izan da ekintza koordinatu hau erraztu duen elementua.

Erakusketarekin batera, jarduera-programa luze bat dago, eta bertan, erakusketan jorratutako gai nagusi asko landuko dira. Programa osoa, webgunean eskuragarri.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: