San Telmo Museokook, berriz, gure museoko fondoetako piezak ere erabili nahi izan ditugu erakusketarako; izan ere, kolonaurreko garaiko hainbat pieza dugu, hainbat kulturaren -hala nola Moche, Chimú, Lambayeque eta Taina-bizimoduaren eta unibertso mitikoaren erakusgarri. Gaur egungo Mexikon,Guatemalan, Hondurasen, Nikaraguan, Costa Rican, Perun eta Antilla Handietan hedatuta zeuden kultura horiek.
Objektu horiek gure bildumen zati dira joan zen mendearen hasieratik, hainbat bildumagilek beren ondaretik emandakoak.
Horietan lehena, eta garrantzitsuena, Olmos-eko Konde Carlos González de Orbegozo jaunak 1904an egindako emaitza da. Chimú kulturaren, Chimú-Inka kulturaren, Mochica kulturaren eta Lambayeque kulturaren hainbat piezak osatzen dute.
Rogelio Gordón jaunak gauzatu zuen bigarren emaitza 1937an, Chimú kulturari dagozkion piezekin.
Azkenik, 1959an Erdialdeko Amerikako eta Karibeko piezen beste sorta bat iritsi zitzaigun, eta San Telmo Museoko kolonaurreko objektuen bilduma osatu zuten pieza horiek.
