Chavín eta Cupisnique kulturetako zeramiketan irudikaturiko ikonografiatik abiatuta, printzipio erlijiosoak ditugu ikusgai (jaguarra, sugea, kondorra edo belatza), eta horietako asko atxiki egingo dira Inkak iristen diren arte. Era berean, iparreko eta hegoko kostaldean izan duten eraginaren ezaugarri teknikoak eta estilistikoak ere erakusten dira (Paracas), haien arteko aldeak eta kidetasunak ezarriz.

CHAVIN. Ipar mendilerroa (K.a. 900- 200)
Chavin kulturaren gurtzagunetik hedatu ziren erlijio-ideiak. Sugearen eta felidoaren irudikapen abstraktua duen mozorro honetan, andetarren mundu ikuskeraren bi kontzeptu ageri dira: dualtasuna (goian-behean) eta aurkaritza (eskuina eta ezkerra).
Amerikako museoa