Aberastasun artistikoa izango da izaera eta garrantzi desberdineko entitate politikoen garapenaren adierazgarri. Kultuak eta adierazpen erlijiosoak elkarrekin bizitzea eragingo du kulturen arteko erlazioak. Hainbat kulturak -hala nola Chancay, Chiribaya, Chuquibamba, Lambayeque eta Chimú kulturak- oinarri beraren gaineko elementuen trukeak erakusten dizkigute.

LAMBAYEQUE edo SICAN. Ipar kostaldea (K.o. 700-1350)
Kobrezko zintzilikarioa, Sican ideologiaren pertsonaia nagusia irudikatzen duena, "hegodun begien jauna", alegia. Teknologiari dagokionez, galdaketaren bidez egin da objektua, eta elementu guztiak soldaturik daude. Elementuak gainjarrita daudenez, hiru dimentsioko itxura du piezak.
Amerikako museoa