"Amazoniak. Antzinako etorkizuna" erakusketak lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzen gaitu, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten artea, pentsamendua eta eragin ekologiko izugarria ezagutzeko. Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dio eta bertako ahotsak aldarrikatzen ditu, artea, pentsamendua, zientzia edo aktibismoa oinarri hartuta, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak.
Munduko biodibertsitate-gordailu handiena da Amazonia, eta bertan bizi da planetako espezieen hamarrena. Lurralde mehatxatua ere bada; izan ere, hainbat bizimoduren arteko harreman-geruza konplexu bezain meheez osatua da, eta horrek ohartarazten gaitu gure ingurunea zein hauskorra den klima-kolapsoaren garaian.
Amazoniaren —eta, hedaduraz, planetaren— etorkizunerako konponbidea beti hor, arbasoen legatuan, egon delako uste osoa da arbasoen etorkizunaren kontzeptu kolektiboa artikulatu duten jatorrizko herri horien pentsamendu aktibistaren ardatza. Naturarekin bat egiten bada eta giza nagusitasuna zalantzan jartzen bada soilik apurtu daiteke bere sustraiak aurrerapenaren ideian dauzkan narratiba, aurrerapena denboraren kontzepzio lineal gisa hartzen baitu, eta hori ez dator bat kultura indigenen denborazkotasun-ziklikoarekin.
Amazoniatik sortutako proiektua da hau, besteak beste, artisten, aktibisten, pentsalarien, historialarien, antropologoen, arkeologoen, zinemagileen eta kuradoreen ahotsak eta ekintzak oinarri hartuta, eta kartografia alternatiboaren bidez egin daitekeen bidaia modukoa da. Amazonia unibertso konplexua da, bederatzi herrialde dira haren parte, eta kolonizazio-prozesuetan ezarritako mugak dituzte, jatorrizko lurraldeekin bat ez datozenak. Ezinezkoa da Amazonia bakar batez hitz egitea: hortik dator, hain zuzen ere, izenburuaren plurala, kontzeptu monolitiko bakar batera mugatu ezinezko errealitatea osatzen duten erresistentzia-moldeen aniztasun osoa islatu nahian.
Eskualde horren oroimena eta oraina dekolonizatzen saiatzeko, zalantzan jarri behar dira orain arte mendebaldeko arrazoimenaren hierarkia mugiezinak, munduaren erdialdetik azaleratzen den milaka urteko jakinduria hori txertatzeko. Agian ez da berandu izango indigenen ezagutzaren eta pentsamendu zientifikoaren artean elkarrizketa irekia imajinatzeko.
Erakusketa hau San Telmo Museoak antolatu du eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak -CCCB- ekoiztu. Claudi Carreras da bere komisarioa.
Komisarioarekin lankidetzan aritu dira: Carlos Valério Aguiar Gomes, Eliane Brum, Emilio Fiagama, Lilian Fraiji, Nelly Kuiru Castro, João Paulo Lima Barreto, Eduardo Góes Neves, Daiara Tukano, Rember Yahuarcani, Joseph Zárate.
Instalazio artistikoak: Andrés Cardona, Emilio Fiagama, Colectivo MAHKU (Ibã Sales Huni Kuin, Kássia Valéria de Oliveira Borges, Acelino Sales Huni Kuin, Yaka Sales Huni Kuin), Elías Mamallacta, Cordelia Sánchez, Olinda Silvano, Rember Yahuarcani
Obrak: Lalo de Almeida, Alberto César Aráujo, Ashuco, Higinio Bautista, Rafa Bqueer, Luiz Braga, Sérgio Carvalho, CEA, Chicha ADS, Coletivo Água (Pablo Albarenga, Soll Sousa y Mariana Greif), Rosalba Cuelo, Paulo Desana, Estúdio Bijari, Laíza Ferreira, Nicola Ókin Frioli, Yefferson Huamán, Karl Joseph, Emi Kondo, Pedro Martinelli, Leydy Martínez Panduro, Monky, Victor Moriyama, Musuk Nolte, Jorge Panchoaga, Gerardo Petsain, Berna Reale, Lili Sandoval Panduro, Leslie Searle, Gena Steffens, Marc Alexandre Tareu, Tawna (Nixon Andy, Tatiana López, Enoc Merino Santi, Boloh Miranda, Sani Montahuano, Mukutsawa Montahuano, Lucía Villaruel), Daiara Tukano, Iván Valencia, Wara Vargas, Márcio Vasconcelos, Versus Photo (Gihan Tubbeh, Musuk Nolte, Renzo Giraldo), Gê Viana, Fernando Vilchez, Zecarrillo, eta Peruko Bora, Kukama eta Urarina komunitateetako artisauak.
Erakusketaren osagarri gisa eta edukietan gehiago San Telmo Museoak jarduera egitarau zabala antolatu du, publiko guztientzat. Hala, hitzaldiak, proiekzioak, musika, bertsoak, helduentzako eta familientzako tailerrak egongo dira, besteak beste.
Horien bidez, ikuspegi ezberdinetatik egongo da erakusketak lantzen dituen gaietara hurbiltzeko aukera: klima aldaketa, estraktibismoa, ingurugiroa, arkeologia, ekoizpen eredu jasangarriak, antropologia, artea, sormena antzinako jakintza...
Besteak beste pertsona eta elkarte hauek hartuko dute parte jardueratan: Claudi Carreras, Andrés Cardona, Emilio Fiagama, Maureen Zelaya, Javier Andaluz, Carmen Madorrán, Eduardo Goes Neves, Tantai kooperatiba, Amillubi proiektua, Anibal G. Arregui, Mireia Campanera, Karen Shirati, Anne-Christine Taylor, Gabriela Cendoya, Nagore Eceiza, Aner Etxebarria, Miren Amuriza, Eli Pagola, Garbiñe Larrea, Organic.Studio, Maite Basterra, Victor Masferrer, Natalia Figueredo, Naita Produkzioak, Teatro Firulete...
Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.
Museoak ikasmaila guztietarako (LH, DBH eta Batxilergoa) bisita autonomoak, bisita gidatuak eta bisita-tailerrak egiteko hezkuntza-materiala prestatu du. Museora etorri baino lehen eta ondoren gai ezberdinak lantzeko aukera izango da. Material autonomoa izango da baita ere bere kabuz datozen taldeentzat eta familientzat.
Gaia lantzeko hiru ardatz tematiko kontuan izan dira: Amazonia ezagutu, Amazonia arriskuan dago eta Amazonia salba dezagun.
Hezkuntza eskaintzari buruzko informazio gehiago: 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00 - 14:00) / [email protected]