Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak Fundación Mapfre eta San Telmo Museoaren bildumetan

Marrazkia da erakusketa honen protagonista. Fundación Mapfre-ren bildumako marrazki sorta bat biltzen du erakusketak (Mariano Fortuny, Juan Gris, Maruja Mallo, Pablo Picasso, Edgar Degas, Auguste Rodin, Egon Schiele...) eta horiei guztiei San Telmo bildumako lanak gehitzen zaizkie: Ignacio Zuloaga, Mari Puri Herrero, Aurelio Arteta, María Paz Jiménez... Denera 160 lan inguru ikus daitezke erakusketan.

 
Juan Barrades. Zíngaras [Emakume ijitoak] (1917). Fundación Mapfre
Juan Gris. Guitarra, libro y periódico [Gitarra, liburua eta egunkaria] (1920). Fundación Mapfre
Auguste Rodin. Femme de dos, relevant son châle vert à la taille [Emakumea, atzetik ikusita, mantoi berdearekin] (d.g. / s.f.). Fundación Mapfre
Jenaro Urrutia. Neska (1925). San Telmo Museoa
María Paz Jiménez. Sombras negras [Itzal beltzak] (1952-1953). San Telmo Museoa
Nicolás de Lekuona. Izenbururik gabe (1936). San Telmo Museoa

Katalogoa

Marrazkia arterik biluzi eta isilenetakoa da; bereziki gertu dago inkontzientearen bulkada eta aldarteetatik, eta, horregatik, arte bereziki purua eta primitiboa da. Era berean, marrazkiak guztiz hauskorrak dira, argiak eragiten die, eta kontuz manipulatu behar dira; ondorioz, zaila da marrazkiak gordetzea eta bildumatzea, zaila da marrazkiak erakustea. Erakusketako marrazki-bildumari erreparatzea aparteko esperientzia intimoa da.

XIX. mendearen amaieratik aurrera, artista batzuk margotzen zuten moduan marrazten hasi ziren eta ondorioz marrazkiaren izaeraren gaineko ulerkera aldatuz joan zen. Kasu askotan, sormen-prozesuaren barruko katebegi bat da marrazkia, beste lan batzuk egiteko baliagarria; beste zenbait kasutan, berriz, artelana da bere horretan, eta modernitatea nola marrazten den kontatzeko balio du. Hemen aurkezten dugun moduko erakusketei esker, marrazkiek merezi duten lekua jasotzen dute eta, aldi berean, Fundación Mapfreren bilduman dauden egile entzutetsuen lanek gozatzeko aukera ematen digute. Nazioartean lanean aritutako batzuk baino ez izendatzearren, Mariano Fortuny, Juan Gris, Maruja Mallo edo Pablo Picassoren lanak aurkituko ditugu, baita haiek ezagutu zituzten Edgar Degas, Auguste Rodin edo Egon Schiele maisuenak ere.

Hauekin batera, San Telmo Museoak, erakusketa-irizpideekin bat egiten duen aukeraketa bat proposatzen du. Alde batetik, nazioarteko ospea duten artisten lanak bildu dira —besteak beste, Ignacio Zuloaga, José María Sert eta Joaquín Sorolla—; eta, bestetik, euskal artearen historian erreferentzia diren figura batzuen piezak —Aurelio Arteta, Nicolás Lekuona, María Paz Jiménez, Mari Puri Herrero...—.

Komisarioa: Leyre Bozal Chamorro
Antolaketa eta ekoizpena: Fundación Mapfre, San Telmo Museoa

Bisita gidatuak

  • Ekainaren 25etik aurrera
  • Ostegunetan 10:30 + 18:00
  • Oharra: bisiten hizkuntza orduz aldatuko da astero, ikus informazio zehatza erreserba egiteko unean.
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak ekainaren 19tik aurrera.
  • Bisita egiteko gutxienez 2 laguneko taldea osatu behar da.

Jarduerak

El Cuaderno como Testigo: Dibujar para Ver y Descubrir

Josu Maroto

  •  Uztailak 11 | 11:00-13:00

San Telmo Gaua

  • Uztailak 18 | 20:30 - 24:00

Papera, argazkiak eta loturak

Nagore Legarreta

  • Irailak 19 | 11:00-14:00

Koadernoa lekuko gisa: ikusteko eta deskubritzeko marraztu

Josu Maroto

  • Irailak 26 | 11:00-13:00

 

 

 

Baliabideak

 

Erakusketaren liburuxka deskargatu