Memoriaren basoak

Nola eraldatzen da gizarte bat erregimen totalitario baten pean? Zein dira gizarte orotan uzten dituen aztarna horiek? Nola hartzen ditugu geure gain? Zenbat historia estaltzen eta aurkitzen dira haiekin? Zer kontakizun uzten dizkigute? Zer kontakizun lehiatzen ditugu?

 
Patricia Gómez + María Jesús González. Kartzela abandonaturako proiektua. IV.I galeria, 2008-2010
Anna López-Luna (Barcelona, 1983). Frankismoarekin loturiko collageak, 2021-2023.
Clemente Bernad (Iruñea, 1963). Ametsez hil, 2004-2022
María Rosa Aránega (Almería, 1995. Falangeko Emakumeen ataleko emakumeak Gizarte Laguntzako haur jantokietan, Burgos, 1938
Miriam Isasi (Vitoria - Gasteiz, 1981). Memoria duten bitxiak. Monumentu (im)materiala seriea; 2015
Paloma Polo (Madrid, 1983). Dulcinea, 2023

Katalogoa

Gizartea menderatzeko eta kontrolatzeko teknologiak praktikan jarriz eraikitzen da eta eusten zaio erregimen totalitario orori, eta maila askotan eragiten dute praktika horiek. Ondorioek eta irismenek iraun egiten dute botere hori erabili den denboraz haratago, eta gure orainak moldatzen dituzte. Hau da, haien trazuek, haien aztarna materialek eta immaterialek ondorengo belaunaldietan eragiten jarraitzen dute. Hortik abiatuta goiko galderak plantzeatzen ditu erakusketak eta galdera horiek dira erakusketaren ardatza.

Bertan, erregimen totalitarioen jarduteko erak eta irauteko moduak jorratzen dituzte hainbat arte-proposamenek, era askotara eta zentzu zabalean. Tresna espezifikoetatik abiatuta, praktika artistikoak hainbat eginkizun hartzen ditu bere gain: lekukotza ematea, kontu ematea, jakinaraztea, ikusaraztea, zalantzak eta traumak esparru publikoan berrezartzea, edo partekatzeko eta konpontzeko bitarteko gisa eratzea, bai eta aurre egitea eta erantzutea ere; inguruan ditugun eta bizi ditugun memoriaren baso askotan barneratzeko modu ugari.

Erakusketak frankismoan eta trantsizio-garaian kokatutako esperientzia jakin batzuk biltzen dituzten lanak aurkezten ditu, bai eta beste testuinguru diktatorial batzuetako zenbait lan ere.

Erakusketan material dokumentalak ere zabaltzen dira, obrekin elkarrizketa estetiko eta politikoa sortuz. Artxiboa, bere eraketa eta kontserbazioa, kasu batzuetan arrisku ugari hartuz mantentzen dena, historiak babesteko eta narratiba hegemonikoak erantzuteko bitarteko gisa ere agertzen da, baina baita (beste) etorkizun posible batzuen aldeko apustu argi gisa ere.

Erakusketaren ardatz nagusia botere totalitarioaren kontrolatzeko moduetan oinarritu bada ere, haize kontra, kontrapuntu gisa, beste pieza batzuk gehitu dira, hainbat borroka agerian uzten dituztenak edo erresistentzia-modu gisa kokatzen direnak.

Maria Teresa Ortegak eta Clemente Bernadek 1 Mira Madrid galerian 2023an egin zuten erakusketen esparruan izandako elkarrizketa gurutzatuetatik sortu da erakusketa hau. Santiago Eraso, Emilio Silva, Carolina Martínez, Alicia Pinteño eta Clemente Bernad berarekin izandako elkarrizketa haiek proiektu bat eraikitzen joan ziren, eta artistekin eta haien obrekin trukeak eginez elikatu da proiektu hori, bai eta beste solaskide batzuekin eta San Telmo Museoarekin berarekin ere.

Komisarioak: Mabel Tapia eta Mira Bernabeu

Artistak

María Rosa Aránega (Almería, 1995), Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978), Jone Loizaga (Bilbo , 1983), Clemente Bernad (Iruñea, 1963), Alán Carrasco (Burgos, 1986), María Amparo Gomar Vidal (Valentzia, 1983), Patricia Gómez (Valentzia, 1978), María Jesús González (Valentzia, 1978), Iñaki Gracenea (Donostia, 1972), Miriam Isasi (Vitoria - Gasteiz, 1981), Concha Jerez (Las Palmas, 1941), Anna López-Luna (Bartzelona, 1983), Amaia Molinet (Lodosa, 1988), Ana Teresa Ortega (Alicante, 1952), Juan Pérez Agirregoikoa (Donostia, 1962), Cristina Piffer (Buenos Aires, 1953), Paloma Polo (Madril, 1983), Pere Portabella (Figueras, 1927),Txuspo Poyo (Altsasu, 1963), Paula Valero (Valentzia, 1976), Hugo Vidal (Buenos Aires, 1956).

Artxiboak

C.A.D.A. (Colectivo Acciones de Arte) artxiboa (Txile, 1979 – 1985), Graciela Carnevale / Tucumán Arde artxiboa (Argentina, 1942), Lazkaoko Beneditarren Fundazioa.

Bisita gidatuak

Bisita gidatu programatuak: martxoaren 1etik aurrera

  • Larunbatetan, 12:00 (cas) + 17:00 (eus)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea ), baina museoko sarrera erosi behar da.

Komisarioek bisita gidatua: otsailak 27

Jarduerak

Museoak erakusketarekin eta bertan lantzen diren gaiekin lotutako jarduerak antolatu ditu: hitzaldiak, performanceak, proiekzioak...

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.

Hezkuntza

DBH eta Batxilergora zuzendutako eskaintza egongo da.

Erakusketaren liburuxka deskargatu