Hitzaldia

Nicaragua, Venezuela, Cuba... en tiempos de trumpismo

Dora María Téllez

Maiatzak 19 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Dora María Téllez Nikaraguako egungo egoeraz arituko da eta Ortega-Murilloren erregimenaren aurkako jarrera ere aztertuko du, nazioarteko egoeraren eta AEBk (Trumpismoak) Amerika osoarekiko duen jarreraren testuinguruan. Hitzaldiaren izenburu osoa: Nicaragua, Venezuela, Cuba, ¿cómo transitar hacia la democracia en tiempos de Trumpismo?

Dora María Téllez (Matagalpa, Nikaragua, 1955) komandante sandinista ezaguna izan zen Somozaren erregimenaren aurkako matxinadan 1970eko hamarkadaren bigarren erdian. Iraultza sandinistaren garaipenaren ondoren, Osasun Ministro izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1990era arte.

Historialaria, politikaria eta Nikaraguako gaietan ikerlaria ere bada. 1995ean, Daniel Ortega eta Rosario Murilloren erregimenari aurre egiteko, Movimiento de Renovación Sandinista sortu zuen. Alderdi hori 2007an legez kanpo utzi zuten. 2021ean, Ortega-Murilloren erregimenak Dora Maria Téllez atxilotu eta espetxeratu zuen, eta bi urte egin zituen espetxean, harik eta beste 200 presorekin batera AEBetara deportatu zuten arte. Gaur egun Espainian bizi da erbesteratuta. 

Oharra

Saio hau streaming bidez emango da

Antolatzen du:

Galde, San Telmo Museoa