Hitzaldi dantzatua

Korrutik pikutara

Oier Araolaza, Gari Otamendi

Maiatzak 17 | 18:00

Lekua: San Telmo Museoa

Erreserbatu

Hizkuntza: Euskara

Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuztuko dute dantza maisuek hitzaldi-dantzatu honetan. Juan Antonio Urbeltzen ideia batean oinarrituta, hitzak eta gorputzak, hitzen hizkuntza eta dantzaren hizkuntza baliatuko dituzte euskal dantzaren bilakaera historiokoa, bere formetan eta esanahietan kontatzeko.

Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Museoen egunarekin eta Dantzan ikasiz programarekin lotutako jarduera.

Parte-hartzaileak: Oier Araolaza, Gari Otamendi.

Antolatzen du:

San Telmo Museoa, Dantzagunea

Laguntzen du:

Ikerfolk-Argia