Argazkigintza estenopeikoa

Nagore Legarreta

Maiatzak 17 | 10:00-14:00

Lekua: San Telmo Museoa

Matrikulazio epea amaitu da

Hizkuntza: Euskara

Gazteak
Nagore Legarreta

Argazkilaritza estenopeikoan espezializatua, Nagore Legarretak tailer honetan erakutsiko du edonork egin dezakeela argazki-kamera bat edozein ontzirekin. Argiak nola funtzionatzen duen eta kamera baten barruan irudiak nola sortzen diren azalduko du.

Parte-hartzaileek beren kamera estenopeikoak sortu ahal izango dituzte. Horretarako etxetik lata huts bana ekarri beharko dute, ezaugarri hauekin: metalezko lata huts tapaduna (esne hautsa, kakao hautsa... eta halakoetarako erabiltzen dena), zilindrikoa edo lau angeludun prisma forma duena, eta 20-25 cm altuera eta 10-20 cm zabalera duena.

12-16 urte arteko gazteek izango dute lehentasuna.

Museoko liburutegian artistaren hainbat argitalpen daude ikusgai: Edipotoa: kamera estenopeika (2013), Hysteron (2016), Suzko irudiak (2024).

Museoen Eguneko programazio bereziari lotutako tailerra.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, GCBC