Erakusketa Museoaren berrikuntza

KUTXA BOULEVARD ARETOAK
Boulevard, 1 Donostia-San Sebastián
2010eko abuztuaren 6tik irailaren 5era
Egunero: 11:30-13:30 / 17:00-21:00

SARRERA DOAN
Informazio gehiago:
www.kutxasocial.net
www.santelmomuseoa.eus

Hilarria

"Que por el excelentísimo Ayuntamiento de San Sebastián, se acuerda la creación de un Museo Municipal, histórico artístico y arqueológico..."
Ayuntamiento de San Sebastián,
5 de septiembre de 1900

Koadroa

San Telmo Museoa eraberritu egin da eta Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoa bihurtu. 11.000 m2 ko azalera duenez, euskal gizartearen interpretaziorako EAEko museorik handiena izango da.

Ondare eta kultura proiektu trinko bat, honako oinarriekin: erakusketa iraunkorraren artikulazioa, nazioarteko aldi baterako erakusketa handien zirukuitoan txertatzea, hiritarren inplikazioa eta partehartzea sustatzea helburu duen kultura programa, sareko elkarlana eta nazioarteko dimentsioa.

Erakusketa honetan, 2011. urtean berriro irekitzerakoan ehun urte baino gehiagoko museoa nolakoa izango den azaltzen da, bere historiaren errepasotik abiatu eta berritze arkitektonikoan, lan prozesuan eta San Telmo berriaren gakoetan sakonduz.

MUSEOAREN AURREKARIAK

San Telmo Museoaren kronika,1902. urtean Garibay kalean Etnografia eta Arte Ederren Museo gisa inauguratu zenetik XXI. mende hasiera arte, etapa berri baten hasierarekin. Bildumak azaltzen dira eta baita protagonisten, egoitzen, jardueren, erakusketen eta prentsa artikuluen irudiak ere.

ESKU HARTZE ARKITEKTONIKOA

Fuensanta Nietoren eta Enrique Sobejanoren proiektu arkitektonikoak eraikin historikoa errekuperatu eta birgaitzen du, eta zerbitzuak biltzen dituen esparru berri bat sortzen du, museoari bere misioa modu hoberenean betetzea ahalbidetzen diona. Eraikin berriak bere singulartasuna indartzen duen fatxada du.


Landare-horma

PROPOSAMENAREN GILTZARRIAK

Eraikin historikoari balioa aitortzea
Eraikin historikoa berreskuratu da, ezabatu egin baitira eraikinaren jatorrizko bolumena aldarazi zuten egitura erantsiak - klaustroa, eliza, dorrea eta kaperak-.
Handiagotzea pabiloi berriari esker.
Espazio gehiago dago erabilera berrietarako, baita ikusleen zein bildumen joan-etorrietarako eta sarbideetarako ere.
Landare-hormaren bitartez paisaiarekin bat egitea.
Arkitektoek, fatxadaren testura garatzeko kolaborazio bat proposatu zieten Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artistei, urtutako aluminiozko azal baten ideia abiapuntutzat hartuta. Ideia hau argi eta landare-horma batetan gauzatu da.

MUSEO MOTA BERRIA

Telefono zaharra

Honelakoa da San Telmo:

Ondare zentroa: euskal gizartearen lekukotza materialak bildu, zaindu eta omentzeko betebeharra du.

Kutura zentroa: gaur egungo gaiei buruzko gogoetarako gunea.

GILTZARRIAK

Garaikidetasuna.
Museo berria oraina ulertzeko tresna izango da eta geroa eraikitzekoa, iraganaren ezagutzatik abiatuta.
Tresna Soziala.
San Telmok hain bat tresna eskainiko dizkie herritarrei bizi diren mundua hobeto ulertzeko eta mundu horretan esku hartu ahal izateko.
Gogoeta.
San Telmo informazio-museoa baino gehiago izango da.
Bildumak.
Bilduma osatzen duten aleak norbanakoen bizitza sozialaren lekukoak dira.
Nazioartekotzea.
Museo-sarearekin bat egiten du nazioarteko aldi baterako erakusketa ibiltarien zirkuitoan sartuz eta ekoizpen partekatuaren bidez..
Babesleak

Donostia, kulturaren hiria

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • RSS
  • Donostia 2016
  • Donostiako Udala
  • Donostiako Udala
  • Donostia 2016
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia