Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat

Erakusketa honetan San Telmo Museoak elkarrizketan jarri ditu mende bateko aldea duten bi obra, baina indarkeriari, minari eta oroimen kolektiboari buruzko hausnarketa bera egiten dutenak. Bat "Gerrako hondamenak" da Francisco de Goyaren 80 estanpetako serie ospetsua eta, bestea, Robert Motherwellen "Iberia", 1958an sortutako oihal beltz monumentala.

Goya beltza, Motherwell beltza erakusketaren kartela
Las mugeres dan valor (Emakumeek adorea ematen dute)
Yo lo vi (Neuk ikusi nuen)
Iberia (1958), Robert Motherwell

Katalogoa

San Telmo Museoak azkenaldian eskuratutako bildumarik baliotsuenetako bat aurkezten du jendaurrean: Francisco Goyaren Gerrako hondamenak, Napoleonen armadaren okupazioan (1808-1814) frantsesen eta espainiarren artean izandako borroka ankerrak irudikatzen dituzten 80 estanpa.

Hala ere, Goyak gainditu egiten du hemen marko lokal eta historikoa. Irudi txiki bizi eta zirraragarri hauek ez dira soilik garai hartakoak; aitzitik, bizirik diraute hurrengo mendeetan, eta durundi egiten dute XX. eta are XXI. mendeetako hondamendietan. Arte garaikideko erreferentzia sinboliko bilakatu da obra hau.

Erakusketa honetan, eta Goyari protagonismorik kendu gabe, arrakala txiki bat ireki nahi izan da, garaikidetasunarekiko zubi estetiko eta morala, Goyaren iraunkortasuna modu eredugarrian irudikatzen duen margolari bakar baten eta obra bakar baten bidez. Hautatutako obra Iberia da, Robert Motherwell espresionista estatubatuarrak margotutako mihise handi guztiz abstraktu eta beltza. 1958an egin zuen, bere Espainiako lehen bidaiak inspiratuta. Bidaia hartan, hain zuzen ere, zirrara handia eragin zion Goyaren obrak. Margolan miragarri eta asaldagarri hau, erakusketa honen testuinguruan, nahi gabeko keinu bat da, Hondamenen kontrapuntu «amildegizkoa», Goyaren estanpetako eszenen oihartzun hori trinkotzen eta sendotzen duen zeinu bat. Bisitaria, horrela, indarkeria esplizitutik intimitate emozionalera igarotzen da aretoan barrena, irudikapen gordinetik sintesi abstraktura, zalapartatik erabateko isiltasunera.

Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
Komisarioa: María Bolaños
Lehen bi irudiakDesastres de la guerra (Gerrako hondamenak), grabatua, Francisco de Goya, 1810-1823. 5. edizioa, 1923, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando. San Telmo Museoko bilduma.

Bisita gidatuak

  • Maiatzaren 23tik aurrera
  • Astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak maiatzaren 15etik aurrera
  • Bisita egiteko gutxinez 2 laguneko taldea osatu behar da.

Jarduerak

Baliabideak

Erakusketaren liburuxka deskargatu