Jazzaldiaren handitasuna, hein handi batean, lehen edizioei aitortu behar zaie. Sei hamarkada geroago, erakusketa honek edizio horiek guztiek utzi dizkiguten irudiak eta haiekin lotzen diren sentsazio biziak errepasatzen ditu.
1966ko irailaren 10ean Trinitate plazak jazzari zabaldu zizkion ateak, eta ikusle askoren jakin-min sanoak eta ausardia kulturalak diziplina hori finkatzea eta transzendentziaz hornitzea lortu zuen. Horri esker, Donostiak kultur monumentu bat du gaur egun, gure hiriaren ondare ukaezina.
Jazzaldiaren handitasuna, hein handi batean, lehen edizioei aitortu behar zaie. Sei hamarkada geroago, erakusketa honek edizio horiek guztiek utzi dizkiguten irudiak eta haiekin lotzen diren sentsazio biziak errepasatzen ditu.
Erakusketa hau soinu ondarea da, partitura, argi, nota, instrumentu, mikrofono, inprobisazio eta txaloen arteko bidaia bisual eta emozionala.
Erakusketan 200 argazkitik gora daude. Gehienak Jazzaldiko artxibokoak dira, jaialdirarentzako lanean Antonio Alonso, Iñaki Aguirre, Hilario Garrudo, Pedro Párraga eta Lolo Vasco argazkilariek eginak. Beste zatia Jazzaldiko ohiko argazkilari freelance-ek dakarte, erakusketan kolaboratzera gonbidatu ditugunak: José Horna, Davit Amunarriz, Inma Casanellas, Joan Cortés, Guille García, Jokin Fernández, Iñaki Luis, Antonio Torres, Pepe Mateo, Juan G Andrés.
Komisarioa: Lolo Vasco.
Antolatzaileak: Jazzaldia, San Telmo Museoa