Lorategi bat soinean

Erakusketak Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintzaren arloan sortu ziren lore motiboen bilakaera aztertzen du. Errepresentazio horiek gizakiak mundu naturalarekin zituen harremanetan gertatzen ari ziren aldaketa sakonen isla nola bihurtzen diren aztertzen du, baita garaiko ideia artistiko, zientifiko eta filosofiko berrien eferbeszentzia ere.

Jaka, lore motiboekin (XVII-XVIII). STM
Mantala (ca. 1750). STM
Emakume kasaka peonia-motiboekin (ca.1730-1740). Museo del Traje.
Jaka, kardu motiboekin (XVIII). Museo del Traje.
Ingeles erako bakeroa (XVIII). Museo del Traje.

 

Katalogoak

Erakusketa Donostian inauguratzeko Madrilgo erakusketarako argitaratutako katalogoa berrinprimatu da.  

Bestalde, Bildumak argitalpen sortan STMk 2020an kaleratutako jantzi bildumari eskainitako zenbakiak gaurkotasuna berreskuratzen du.

 

Naturaren irudikapena eta, zehazkiago, lore motiboen irudikapena izango da ziurrenik, autoirudikapenarekin batera, giza eskuak marraztutako lehen gaietako bat, eta ordutik aurrera erreferentzia etengabea izango da kultura adierazpen guztietan.

Lorategi bat soinean erakusketak Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintzaren arloan sortu ziren lore motiboen bilakaera aztertzen du Museo del Traje-ren eta San Telmo Museoaren bildumen bitartez nagusiki. Errepresentazio horiek gizakiak mundu naturalarekin zituen harremanetan gertatzen ari ziren aldaketa sakonen isla nola bihurtzen diren aztertzen dute, baita garaiko ideia artistiko, zientifiko eta filosofiko berrien eferbeszentzia ere.

Era berean, merkataritza trukeen eta aurrerapen teknologikoen eraginak gurutzatzen dira, eta horiei esker lore irudikapenak oso azkar aldatu ziren, XVIII. mendeko eta XIX. mende hasierako gustuen bilakaeraren funtsezko lekuko bihurtuz.

Erakusketak ehun eta hogeita hamar pieza inguru biltzen ditu. Horien muina XVIII. mendeko eta XIX. mendearen zati bateko janzkera eta ehun historikoen bildumak dira, beste erakunde batzuetako dokumentu eta bibliografia funtsekin, pinturarekin, zeramikarekin eta dekorazio arteekin batera.

Ibilbidean zeharkako gai batzuk ere txertatzen dira, hala nola diseinatzaileen prestakuntza, ehungintzako hainbat teknikaren garapena, botanikan eta zientzian egindako aurrerapenak eta naturaren inguruko xviii. mendeko iruditeriak. Horiei esker, lore gaiaren ulermen poliedrikoa egin daiteke, Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean gertatzen diren aldaketa kultural sakonen adierazpen gisa.

Antolaketa eta produkzioa: San Telmo Museoa, Museo del Traje
Komisarioa: Gema Batanero López
 
 

Bisita gidatuak

  • Ekainaren 14tik aurrera: larunbatetan, 12:00 (cas) + 17:00 (eus)
  • Uztailetik aurrera: astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak ekainaren 6tik aurrera.

Jarduerak

  • Ikusi hemen Lorategi bat soinean erakusketarekin lotutako jarduerak.

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.

Erakusketaren liburuxka deskargatu