Tourra Euskal Herrian hastearekin bat eginez, "Bizikletak. 150 urte" erakusketak Amador Tolosaren bildumako bizikleten aukeraketa bat erakutsiko du. Pieza historikoak dira, eta haien bilakaera, Euskal Herrian sortutako markak, eta erabilera eta lanbide desberdinetara bideratutako bizikletak ikusteko aukera emango digu erakusketak; baita, kirol-arloan, zenbait gertaera gogoangarritako protagonista izan diren piezak ere.
2023ko Tourraren Irteera Handia Euskal Herrian izango dela eta, Bizikletak. 150 urte erakusketak Amador Tolosa gipuzkoar bildumagilearen 80 bizikletako aukeraketa bat jarri du ikusgai.
Erakusketa bost ataletan dago antolatuta, bizikletekin lotutako aspektu ezberdinei erreparatuz:
Llanbide ezberdinetan erabilitako bizikletak egongo dira, besteak beste postari edo suhiltzaileek erabilitakoak. Atal honetan 7 bizikleta daude, zaharrena 1914. urtekoa.
Hau da atalik zabalena, 26 bizikletekin. 1860an Espainian ekoiztutako bizikleta batetik hasi eta XXI. mendean Estatu Batuetan sortutako batera iritsi arte, hiru mende zeharkatzen dituen atal honetan Alemanian, Frantzian (hasiera-hasierako Michaux-k sortutako bizikleta), Holandan, Ingalaterran eta Italian sortutako piezak ere biltzen dira, marka ezberdinetakoak.
16 bizikleta biltzen ditu atal honek, horietako batzuk XX. mendeko lehen hamarkadako Tourretan erabilitakoak, eta tartean Ferrarrik 1980. urtean sortutakoa ere. Hauekin batera ikus daitezke Tourrean nabarmendutako lau txirrindulariren bizikletak ere: Txomin Perurena, David Etxebarria, Samuel Sánchez eta Fernando Escartín, beste batzuekin batera.
16 bizikleta, guztiak XX. mendekoak -20ko hamarkadatik 90eko hamarkadara-, Euskal Herrian bizikletaren inguruan garatutako industriari esker: BH, GAC, Orbea, Razesa.
Haurrentzako eta gazteentzako bereziki egindako 15 bizikleta, zaharrena XIX. mende bukaerakoa -egurrezko belozipedoa-, eta berrienak XXI. mende hasierakoak, besteak beste Chopper modukoa.
Euskal txirrindulariak Tourraren historian
Ander Izagirre