Liburu aurkezpena

La maleta de mi madre

Christine Martínez-Médale

Martxoak 30 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Christine Martínez-Médalek egindako ikerketaren kronika. Ikerketa bere amaren, Concepciónen, eta bere anaiaren, Toñínen, ingurukoa da. Azken hori 1939ko maiatzaren 17an jaio zen Ventas kartzelan, eta seguru aski, lapurtua izan zen 16 hilabete zituela Saturrarango kartzelan, frankismo garaiko emakumeen kartzelarik gogorrenetakoa.

Martínez-Médalek familia memoria osatzen du bere amak, memoria galtzen hasten denean, esaten dionean badagoela maleta bat gutun eta eskuz idatzitako oharrak dituena kartzelako bere bizitzaren eta desagertutako eta sekula aipatu gabeko bere semearen inguruan. Idazleak orrialde hauetan salatzen du milaka emakumerekin gertatutakoa, zeinei mojek beren haurrak lapurtu zizkieten hilak zeudela esanez.

Informazio gehiago: La maleta de mi madre.

Antolatzen du:

FEC-Euskadi (Fundación De Estudios Críticos)

Laguntzen du:

San Telmo Museoa

Egin zoom Arteari