Abata (2025)

Aner Etxebarria, Gerardo Danboriena. Mod.: Rosa Arburua

Irailak 30 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza

Azpitituluak: Gaztelania

Abata dokumentalaren proiekzioa izango da eta ondoren solasaldia, lana zuzendu duen Aner Etxeberriarekin eta bertako protagonista den Gerardo Danborienarekin.

Dokumentalak Etxalarko azken usategien historia kontatzen du. 1955ean, egurrezko paletekin eta sareekin egindako uso ehizarekin liluratuta, Orson Wellesek The Land of Basques dokumentala zuzendu zuen. Gaur, Gerardo Danboriena usazale beteranoak zazpi mende baino gehiagoko historia duen tradizioaren sekretuak erakutsiko dizkigu. Gerardo Danborienak eta Orson Wellesek kontatutako istorioa, euskaraz eta ingelesez elkarlotzen diren bi kontakizun.