
Historian zehar diruak eta txanponek izan duten bilakaera aztertuko du hitzaldiak. Alde batetik, diruak garai desberdinetan izan duen bilakaeraren ikuspegi laburtua eskainiko hu Redondok, eta, bestetik, txanpon horiek Erdi Arotik gaur egun arte objektu artistikoetan nola irudikatu diren erakutsiko du.
Hitzaldi ziklo honetan hainbat adituk historiari eta arteari buruzko gaietan sakontzen dute museoko bildumaren pieza bat abiapuntu hartuta.
Saio honetan abiapuntu izango den pieza: Esku-ontzia (E-001270)
Antolatzen du:San Telmo Museoaren Lagunen Elkartea