Ibilbide erraldoia museoan

Abuztuak 16 - Irailak 13 | Asteartetik igandera: 10:00-18:30

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Klaustroa eta erakusketa iraunkorra

Aurten ere, Aste Nagusia bukatzearekin, Itzurun konpartsako 8 erraldoiak San Telmo Museora etorriko dira atseden hartzera; Joakin Elizegi Altzoko Handiaren etxera.

Hala, Ibilbide erraldoia eginez, denak ikusteko aukera izango da; Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu Joakin Elizegi Altzoko Handiarekin elkartuko dira museoan.

Ibilbide hau egiten dutenek erraldoi txiki bikote baten zozketan parte hartu ahal izango dute (kontsultatu informazioa museoko sarreran).

Familiei zuzendutako jarduera

Antolatzen du:

Donostiako Festak, San Telmo Museoa