Koadernoa lekuko gisa: ikusteko eta deskubritzeko marraztu

Josu Maroto

Irailak 26 | 11:00-13:00

Lekua: San Telmo Museoa

Matrikulatu

Matrikulazio azken eguna: irailak 26 | 10:59

Hizkuntza: Euskara

Publiko guztiak

Marrazketa-koadernoa paperezko bloka baino askoz gehiago da: euskarri arina, laborategi eramangarria eta munduari buruzko begirada kontzientea prestatzeko ezinbesteko tresna. Tailer honetan Josu MarotoSan Telmoko aretoak arakatzera gonbidatuko gaitu, koadernoa bitakoratzat hartuta. Naturalera egindako marrazketa azkarra erabiliz (Garazi Egiguren izango da modeloa) eta desblokeatzeko ariketak sartuz, ikusteko eta deskubritzeko marrazten ikasiko dugu, trazua museoko esperientziaren erregistro bizian, bat batekoan eta zintzoan eraldatuz.

Indigraphek, tailerreko laguntzaileak, bere materialen zozketa egingo du eta parte-hartzaile bakoitzari koaderno bat oparituko dio.

Hezkuntza tailerrean