San Telmo Gaua

Uztailak 18 | 20:30 - 24:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Irekiera berezia. Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei desastre eta amildegi bat erakusketa, klaustroa eta eliza zabalik egongo dira.

Halaber, edizio honetan marrazkiarekin, sorkuntza garaikidearekin eta publikoaren parte-hartzearekin lotutako proposamen eta ekintzak egongo dira.

Horrez gain, taberna zerbitzua izango da, okasiorako ondutako musika hautaketa batekin girotuta.