Museo Bikoitza

Baltzune + P-003687

Usue Arrieta + Ainara Elgoibar

Ekainak 12 - Ekainak 12 | Asteartetik igandera: 10:00 - 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 10 / 4 / 0 €

Sarrerak

Baltzune, Usue Arrieta

Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar Tractora artista kooperatibako bazkideak dira Maddi Barberrek Museo Bikoitza programaren zazpigarren edizioan parte hartzeko aukeratutako artistak.

Ikertzeko abiapuntu gisa, biek San Telmo Museoaren bilakaera instituzionala hartu dute. Elgoibarrek P-003687ren eskutik egin du. Kode horrek Fundatzaileak: Alonso de Idiáquez y Gracia de Olazábal eskultura identifikatzen du museoaren bilduman eta bere interesa multzoko bi piezak bereizten dituen mozketan kokatzen da.

Arrietak, bere aldetik, gizarte zibileko pertsonek eta erakundeek museoaren sorreran izan zuten rol kardinala arakatu du. Bere lanak 1917an museoko zuzendariari bidalitako gutun batzuk hartzen ditu abiapuntutzat. Horiek balio izan diote soinuaren bidez, antropologiaren garapen diziplinarraren eta Euskal Herriko sorkuntza artistikoaren arteko lotura estua esploratzeko.