Ekainak 05 - Urriak 25 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00
Lekua: San Telmo Museoa
Prezioa: 10 € / 4 € / 0 €

Esther Ferrer artista donostiarraren Poema de números primos #40 (Zenbaki lehenen poema #40), 2025 izango da San Telmo Museoko Nabarmendutako obra datozen hilabeteetan. Lan hau artistak 70eko hamarkadaren amaieran hasitako serierik esanguratsuenetako baten parte da: zenbaki lehenak.
Arte bilduma historikoaren aretoan.