Goya beltza, Motherwell beltza

Laurogei desastre eta amildegi bat

Maiatzak 16 - Irailak 27 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 10 / 4 / 0 €

Sarrerak

Con razón o sin ella (Los desastres de la guerra, 2), Francisco de Goya / STM

San Telmo Museoak bere azken eskurapenetako bat aurkezten du Goya beltza, motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat erakusketan, Los desastres de la guerra (1810-1820) seriea, Francisco de Goyarena. Irudi hauek bere garaiko hondamendietan ez ezik, bizirik diraute XX. eta XXI. mendekoetan ere. Goyaren saileko eszena narratibo eta esplizituekin elkarrizketan, Robert Motherwell margolari espresionista estatubatuarraren mihise abstraktu eta beltza dago: Iberia (1958). Los desastresen kontrapuntua da: indarkeriatik oihartzun emozionalera, figurazio gordinetik sintesi abstraktura, garrasitik isiltasun absolutura.

Komisarioa: María Bolaños

Bisita gidatuak

  • Maiatzaren 23tik aurrera
  • Astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak maiatzaren 15etik aurrera
  • Bisita egiteko gutxinez 2 laguneko taldea osatu behar da.