STM-GCBC argazki-liburu bilduma

Fotozines Frankenstein

Pablo Porlán

Maiatzak 23 | 12:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Pablo Porlán argazkilariak fotozinearen garapenaz hitz egingo du STM-GCBC argazki-liburuen bilduma oinarri eta adibidetzat hartuta. 2000ko hamarkadaren hasieratik, fotozinea fanzinearen oinordeko gisa nola garatu den azalduko du. Horretarako, Photozine: une dialectique Frankenstein bere ikerketaren ondorio nagusietako batzuk partekatuko ditu erakusteko fotozinea ez dela bloke homogeneoa: praktika erabat autonomoak eta hibridoagoak elkarrekin bizi direla.

Hitzaldiaren izenburu osoa: Fotozines Frankenstein: cultura fanzine, auge del fotolibro y prácticas low-tech en la Colección STM-GCBC. 

STM-GCBC argazki-liburu bildumaren inguruko programazioarekin lotutako hitzaldia. 

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez emango da


Antolatzen du:

San Telmo Museoa

Laguntzen du:

Gabriela Cendoya