Museoen Nazioarteko Eguna

Maiatzak 16 - Maiatzak 17 | 10:00 - 20:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batzuetan bezala, San Telmok eguna bertan ospatzera gonbidatzen ditu bisitariak.

Aurten ospakizuna maiatzaren 16an eta 17an egingo du San Telmok, 18a, astelehena izanik, museoa itxita egongo delako. Egun horietan museorako sarrera doakoa izateaz gain, musika emanaldiak egongo dira.

Kontzertuak

  • Maiatzak 16, 17, goizean zehar
  • Klaustroan + elizan

Musika errezital laburrak elkar-lotuz instrumentuen tinbre anitzak espazio berean entzutea ahalbidetuko da, kolore eta melodia ugari sortuz.

Kantu errezitaldia

  • Maiatzak 17, 19:00
  • Elizan
  • Zuhara Etxabe (sopranoa), Marta Olmedo (sopranoa), Erika Velarde (mezzosopranoa) / Jon Urdapilleta (pianoa)

Estilo zein konposagile ezberdinen obrak interpretatuko dituzte, opera aria, lied edo zarzuela erromantzak besteak beste. 

Antolatzen du:

San Telmo Museoa, Francisco Escudero Musika Kontserbatorioa