Euskal kultura dantzan: euskara dantzan eta gorputza euskaraz

Oier Araolaza, Maider Urbeltz, Mikel Urbeltz

Ekainak 20 | 12:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Euskara

Amaiur Aristi

Hitzaldia hitzez eta dantzaz. Euskararen eta euskal kulturaren biziraupen eta transmisioarekin arduratuta, dantza eta hizkuntza elkarrengandik banandu ditugu, gorputzik gabe hitzak nekez dantzatuko direla ahaztuta. Euskal kultura eta euskara plazaratu daitezen, gorputzak dantzan jarri behar ditugu, eta horretan ere, euskaldunok gure hizkuntza bereizia, euskal dantza deritzogun gorputz hizkuntza propioa dugula erakutsi digu Argia dantzari taldeak.

Euskararen eta euskal kulturaren bilakaeran, dantzak euskara plazara ateratzen jokatu duen funtzioa azaleratuko du Oier Araolazak hitzez eta gorputzez, Maider eta Mikel Urbeltzen musikaz lagunduta.