STM-GCBC argazki-liburu bilduma

Apegos feroces

Tania Barrenetxea

Apirilak 18 | 12:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Tania Barrenetxea

Apegos feroces liburuaz mintzatuko da Tania Barrenetxea artista bizkaitarra. Irudi eta testu poetikoen bidez, trauma esploratzen du, identitatea zeharkatzen duen herentzia ikusezin gisa.

Liburuak lurralde intimo eta sinboliko bat eraikitzen du, esperientzia pertsonal eta sistemikoak aztarna iraunkor gisa agertzen direna, gorputza bizi izandakoaren eta heredatutakoaren artxibo gisa kokatuz.

STM-GCBC argazki-liburu bildumaren inguruko programazioarekin lotutako hitzaldia. 

Antolatzen du:

San Telmo Museoa, Gabriela Cendoya